Joseba Lopez arabarra 90. San Bartolome txirrindu probako garaile
MIKEL BERASATEGI
Igandea, 4 iraila 2022, 00:05
Atzo jokatu zen Bartolome txirrindulari probaren 90. edizioan, Rural Kutxa - Alea taldeko Joseba Lopez txirrindularia gailendu zen Zegamako helmuga marran. Bigarren sailkatua, Edgar Cadena (Mexikoko Txapelduna) izan zen eta podiuma osatzen Mulu Kinfe Hailemichael eritrearra. Mendiko sailkapena, Iñaki Murua altzotarrarentzat izan zen. Taldekako saria berriz, Rural Kutxa taldeak eraman zuen eta Lehendakari sariko mailota Mulu Kinfe Hailemichaelek jantzi zuen.
Bitxikeri bezala, lehen hiru sailkatuek, munduko 3 kontinente ordezkatu zituzten; Europa, Amerika eta Afrika.
Ehiz postuen zozketa
Ostiral iluntzean, Seguran egindako zozketan Zegamari tokatutako ehiz postuak ondorengoak dira: Agiñaran (1 eta 3); Apota (3); Iturgain (2, 4 eta 8); Larrebil (2 eta 4); Leotaran (1); Letain (5).