Jokin Altunak amezketarrekin ospatu zuen Binakako Txapela
Ohitura den bezala, herritarrek plazan itxaron zuten txapelduna zoriontzeko eta frontoian afaldu zuten
NÚÑEZ
AMEZKETA.
Astelehena, 4 apirila 2022, 23:03
Igandean Jokin Altunak amezketarra eta Julen Martijak Binakako Pilota Txapelketa irabazi zuten 22-20 Unai Laso eta Ander Imazen aurkako partidu lehiatuan emozio handiko final gogor batean. Ohitura den bezala, herritarrek plazan itxaron zuten txapelduna zoriontzeko.
Galdu edota irabazi, afaria zuten antolatuta herrian. Hala ere, txapela etxera eraman zuenez, ongi-etorri berezia prestatu zioten amezketarrek. Lagunek Agurra dantzatu zioten eta segidan su artifizialak bota zituzten. Frontoira afaltzera sartu aurretik, plazan zeuden herritarrak agurtu eta argazkiak atera zituen eskatu zioten guztiekin.