Borrar
Goxokiak jaso eta buruhandien aurrean lasterka egitea tokatu zitzaien atzokoan haur eta gaztetxoei.

Berrobi

Iritsi dira sanagustinak Berrobira

Emakume baserritarren lana balioan jarri nahi izan zuten San Agustien jaien hasieran

Amaia Núñez

Berrobi

Osteguna, 28 abuztua 2025, 20:38

Comenta

Zaindariaren egunean hasi zituzten atzo Berrobin herriko festak. Euriak ez zuen itzaldu festa giroa, nahiz eta tarteka agertu zen. Aurten emakume baserritarrei eman nahi izan dio protagonismoa festa batzordeak eta beraiek izan ziren Udaletxeko balkoitik txupinazoa bota zutenak.

Segidan, herriko txarangak alaitu zuen giroa, haur eta gazteek balkoitik botatako goxokiak jasotzen zituzten bitartean. Buruhandiak ere atera ziren, plazaraino kalejiran laguntzeko, gaztetxoen atzetik korrika.

Goizean meza nagusia eskaini zen elizan eta, ondoren hamaiketakoa egin zuten Ostatuan. Plazan, berriz, Toka Txapelketa herrikoia antolatu zen. Arratsaldean, pilota partidak jokatu ziren Urreburu frontoian eta, jarraian, sagardo dastaketa egin zen.

Gaur ostirala, haurrentzako jolasak antolatuko ditu Guraso elkarteak 11:00etatik aurrera. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa eskainiko da Ostatuan, 13:00etan, Andonik alaituta.

Gainera, 15:00etan, Berrobiko IV. Futbito Txapelketa antolatuko du Begi Gorri gaztetxeak eta, ondoren, merendola izango da. 18:00etan Iñigo Perurenak 'Peru Relajao' bere azken ikuskizuna aurkeztuko du. Herri afariaren ondoren, gauerdian Gozategi taldearekin dantzaldia hasiko da eta, jarraian Dj Jo T Txo.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iritsi dira sanagustinak Berrobira

Iritsi dira sanagustinak Berrobira