Uxune Urkia arraunaren maila gorenean lehiatuko da Tolosaldearekin
Bihar hasiko dute Bilbon denboraldia, asteburu osoko egitarauarekin
IKER AIZPURUA
Viernes, 1 de julio 2022, 00:06
Uxune Urkia idiazabaldarrak, aurtengoan ere arraunean egingo du Tolosaldea A.K.-rekin batera, emakumezkoetan dagoen maila altuenean, Euskotren Ligan. Idiazabaldarrak, bosgarren denboraldia izango du klubean, horietako lau, mailarik gorenean egin dituelarik. Tolosaldea A.K.-ko neskek, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Orio izango ditu aurkari ligan. Lehia, bihar hasiko dute Bilbon, IV. Bilboko Banderarekin eta igandean, VI. Bandera Fabrika jokatuko dute Donostian.
Publicidad
Hortik aurrera eta uda guztian zehar, Galizia, Cantabria eta Euskal Herriko uretan jardungo dira lehian, astebururo, XIV. Zarauzko ikurrinarekin amaiera emateko ligari. Zorterik onena hemendik Urkia eta bere taldekideei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión