Idiazabal
San Migel elizara doako bisita gidatua egingo da igande honetanA. N.
idiazabal.
Miércoles, 20 de agosto 2025, 20:50
San Migel elizara bisita gidatua antolatu du Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak igande honetarako udako denboraldirako prestatutako ekintzen baitan. Bertan, herriko elizaren historia eta bere balioa ezagutzera emango dira. Besteak beste, portada, bataio pontea eta erretaula azalduko dira.
Publicidad
Bisita doakoa da eta 17:15etan abiatuko da Gaztaren Interpretazio Zentrotik. Joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute. Informazio gehiago eskatu edota erreserbak egiteko 943 188 203 zenbakira deitu edo info@idiazabalturismo.com helbidera idatzi beharko da.
Interpretazio Zentroak egunero egongo da irekita irailaren 15era bitartean. Goizez zein arratsaldez bisita gidatuak egiteko aukera egongo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión