Borrar
Gurutzetako baselizan jaiotza jarri dute aruten ere. I.A.

Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango da bihar

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Osteguna, 23 abendua 2021, 00:06

Comenta

Idiazabalgo umeentzako, urteko egun garrantzitsuenetako bat iritsi da, bihar etorriko baitira herrira Olentzero eta Mari Domingi. Goizeko 10:30erako iritsiko dira herrira eta Guraso Elkarteko gurasoen laguntzaz zeharkatuko dute herria. Ibilbidea, Zepai parean hasiko dute, Gurutze berri auzoa gurutzatu eta gero, Plaza Nagusira iritsiko dira eta hortik, Zigor auzoari buelta eman eta gorantza abiatuko dira, mojen konbentuan amaitzeko.

Covid-19a dela eta umeak ez dira joango Olentzero eta Mari Domingirekin eta gabon kantak abesten joango direnak gurasoak izango dira. Aurten, aurrenekoz, oinez egingo dute ibilbide osoa, karrozarik gabe, Olentzero, Mari Dominigi eta guraso elkarteko gurasoek.

Iluntzean berriz, 19:00etatik aurrera, berriz ere kaleetan zehar ibiliko dira Olentzero eta Maridomingi, oraingo honetan, Izalgo Gaztetxeko gazteen laguntzarekin.

Gurutzeta

Urtero, gabonetan, Gurutzetako baselizan jaiotza jartzen dute eta urteroko ohitura honi jarraituaz, aurten ere jarri dute. Gabonek iraun bitartean, zenbait egunez ikusteko aukera izango da. Abenduaren 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1, 2, 5, 6, 8 eta 9an izango da zabalik ermita, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango da bihar

Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango da bihar