Aurreko ekitaldi batean. AIZPURUA
Idiazabal

Maiatzean festa giroko asteburua antolatzeko bilera asteartean

Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera

IKER AIZPURUA

Domingo, 27 de marzo 2022, 00:16

Pandemiagatik 2022ko San Blasak bertan behera uzteko erabakia hartu zen. Orain, ordea, osasun egoerak hobera egin duela aprobetxatuz, Udalak, bi urtetan ospatu ez diren festak ospatzeko asteburu bat gorde du, maiatzaren 20an hasi eta 22ra artekoa.

Publicidad

Gauzak horrela, herritar zein eragile ezberdinen artean asteburu polit bat antolatzeko asmoz, festa batzordea deitu du datorren astearterako, martxoaren 29rako. Bilera, udaletxeko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Ukraina

Idiazabalgo Caritasek diru bilketa hasi du Ukrainako herritarrei bideratzeko. Kontu bana ireki mdute Kutxan (ES85 2095 5001 07 1062435374) zein Laboral Kutxan (ES74 3035 0060 41 0600100001), hala nahi duenak ekarpena egin dezan. Argitu dutenez, sarturiko dirua, zuzenean,

Ukrainako Caritasera bideratuko dute. Informazio gehiago 943 44 07 44 telefonoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad