Lezea eta Jauregi frontenisean txapeldun
IKER AIZPURUA
Igandea, 6 azaroa 2022, 00:12
Atzo goiz guztian zehar Igarondo pilotalekuan, emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatu zen. Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etorritako emakumeek parte hartu zuten. Eguerdiko 14:30ak aldera jokatu zen azken partida eta txapela, Mireia Lezea eta Leire Jauregi berrobitarrek jantzi zuten. Irabazi edo galdu, partaideen arteko giro ona izan zen pilotalekuko protagonista.
Futbitoa
Gaur, 17:00etan hasiko da kuadrilen arteko futbito txapelketa, Anakleto-Agnio partidarekin. 18:00etan, Drink Team-ATA eta 19:00etan, Belarxarrak S.T.-Beertrunken.