Borrar
Ioseba Eskudero mendi korrikalari idiazabaldarra. AIZPURUA
Idiazabal

Ioseba Eskudero mendi korrikalaria Bulgariako txapelketan

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Osteguna, 29 iraila 2022, 00:16

Comenta

Sky Runner World Series-en finalerako azken sailkapen proba den Pirin Extreme jokatu zuen larunbatean Bulgariako Bansko hirian. Ioseba Eskudero mendi korrikalari idiazabaldarrak Bulgariako txapelketa honetan parte hartu zuen Euskal selekzioarekin. Eskuderok zazpigarren postuan sailkatzea lortu zuen, eta modu honetara Gorbeia Suzien probarako txartela eskuratu du.

Munduko skyrunning kopako finala, Euskal Herrian izango da, Gorbeia Suzien proban izango da hori, urriaren 8an, Zeanurin eta bertan izango da Ioseba Eskudero korrikalaria.

Bertsolaritza

Pasa den asteburuan eman zaio hasiera 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari eta bertan da lehiatzen Oihana Iguaran bertsolaria. Izatez amasarra da Iguaran baino Idiazabalen bizi da orain urte batzutatik, Gaztanaditxulo baserrian. Lehenengo faseko hirugarren saioan, larunbatean, arituko da Iguaran. Bertso saioa, Zuberoako Gotaine-Irabarnen izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ioseba Eskudero mendi korrikalaria Bulgariako txapelketan

Idiazabal: Ioseba Eskudero mendi korrikalaria Bulgariako txapelketan