Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Iker Garcia izango da jokatuko duen pelotarietako bat. I.A.

Herriarteko Pilota Txapelketari hasiera emango dio Idiazabalek

2009 urtetik jolastu gabe zen herriarteko txapelketa

IKER AIZPURUA

Jueves, 28 de abril 2022, 00:08

Pilota Txapelketaren 2022ko edizioan, 17 herri lehiatuko dira eskuz, 15 gomazko paletaz, 9 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 3 zesta-puntaz. Txapelketa, gaur hasiko da eskuzko lehiarekin, eta gainontzeko espezialitateek maiatzaren 8ko asteburuan abiatuko dute lehia.

Publicidad

2009tik, Idiazabal jolastu gabe zen herriarteko txapelketan eta 2022ko Txapelketa honetan itzuli da lehiara. Herriartekoan 18 alditan hartu izan du Idiazabalek. Jokaturiko bi txapelketatan, txapel bana eskuratu zituen, 1989an eta 1990ean.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partidak Igarondo pilotalekuan eta Andoainen aurka jokatuko dute Idiazabalgo taldeek. Idiazabalek, hiru talde atera ditu itzulerako aldi honetan. Kadeteetan, Ugutz Lasa ta Aritz Mintegi lehiatuko dira eta Markel Imaz suplente izango da. Jubenilletan, Unax Aldasoro eta Iker Garcia izango dira izaldarren ordezkariak eta seniorretan berriz, Jon Mendizabal eta Ibon Loidi. Hiru partida hauetan irabazle diren bikoteek, Alegiaren aurka jokatuko lukete.

Ipuin kontaketa

18:00tan 'Kolorez jantzia' umeentzako ipuin kontaketa izango da Plazako karpan. Ipuin hauetan, desberditasunak dakarren aberastasuna eta balioak lantzen dituzte Kamila zebraren eta Perli otsoaren eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad