Idiazabal
Goazen! saioaren denboraldiaren estreinua gaurJ. ZABALA
IDIAZABAL.
Larunbata, 16 azaroa 2024, 18:42
Goazen! telesailaren denboraldi berria estreinatzear da, eta herritarrek, gaur estreineko kapitulua ikusteko aukera izango dute herritik mugitu gabe. Saioa guraso-elkartean eskainiko da arratsaldean, 16:00etatik 17:30era bitartean. Sarrera doakoa izango da denboraldiko lehenengo kapitua ikusi nahi dutenentzat.