Amaitu dira Katea auzoko festak
IKER AIZPURUA
Asteartea, 2 abuztua 2022, 00:06
Igandean amaitu ziren Katea auzoko festak. Eguerdian, meza eman zuen Joxe Lizarralde, Atxisaingo apaizak San Inazio ermitan eta ondoren, Udalak hamaiketakoa eskeini zuen erromerialekuan.
Larunbatean, mus txapelketa jokatu zen. Jose Ramon Aldasoro eta Igor Mintegi izan ziren irabazleak eta bigarren, Julian Elorza eta Montse Delgado geratu ziren. Gauean, bertso afaria egin zuten gazteek.