Herritarrak aurreko aurkezpenean. AIZPURUA

Alberto Barandiaran idazlea izango da astelehenean irakurle taldearekin

'Gurea falangista zen' liburua liburua izango dute aztergai herritar guztientzat irekia dagoen ekitaldian

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Viernes, 25 de marzo 2022, 00:11

Irakurle taldea, bi hilean behin elkartzen da liburu bati buruz eztabaidatzeko eta oraingo honetan, Alberto Barandiaran idazle altsasuarraren 'Gurea falangista zen' liburua izango dute aztergai. Tarteka, irakurtzen duten liburuaren idazlea bera ere ekartzen dute eta astelehenean horrela izango da eta Alberto Barandiaranek parte hartuko du. Arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian elkartuko dira eta irakurle taldetik azpimarratu nahi izan dute ekitaldia herritar guztientzat irekia izango dela.

Publicidad

Horrekin batera, irakurzaletasuna duten herritarrei, irakurle taldean parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Bi hilean behin liburu bat norbere kabuz irakurri eta egun jakin batean, berari buruz solasaldia egiteko elkartzen dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad