Idiazabal
Adinetxeko loteria eskuragai izango da gaur eta biharAsteazkena, 27 azaroa 2024, 20:00
Adin Etxe jubilatu elkarteak bertako bazkideentzako loteria banaketa antolatu du. Interesdunek 10 euro ordainduta eskuratu ahal izango dute txartela. Dezimoen banaketa gaur eta bihar burutuko dute elkartean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, eta abenduaren 1ean, igandean, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara ere eskuratu ahal izango dira.