Ibarra
Kuadrillen Egunak borobildu zituen astelehenean San BartolomeakTrago ta akabo kuadrillari eman zioten ongietorria kalejiraren eta bazkariaren aurretik
Ibarra
Lunes, 25 de agosto 2025, 20:15
Kolorez beteta agurtu zituzten astelehenean Ibarran San Bartolome jaiak. Kuadrillen Egunak itxi zuen ekitaldiz betetako lau eguneko egitaraua. Eguerdia iristen ari zenean kuadrillak plaza betetzen hasi ziren haien kamiseta eta alkandorekin kolorez zipriztintzen txoko guztiak. Laneguna izanik, iaz baino lagun talde gutxiago elkartu baziren ere, giro ederra izan zuten. Gazte zein heldu, adin guztietako kuadrillak elkartu ziren plazan kide berriei ongi etorria eman eta festan murgiltzeko prest.
Publicidad
Eguneko txupinazoaren aurretik, Trago ta akabo kuadrilla berriari ongi etorria egin zioten, iaz estreinatu zen Etzeok beasteik kuadrillak bertsoa abestuta. Brindisa egin eta txupinazoa bota ondoren, kalejiran atera ziren guztiak Bonberenea txarangaren eta Giro Arte herriko dultzaina taldearen atzetik.
Jana Sardinerak eta Zuzenik ez kuadrillen eskutik izan zen, eta edaria, Alperrak taldeak banatu zuten. Gainontzeko kuadrilletako kideek, gogoz dastatu zituzten sardina erre berriak eta tomate fresko zatiak indarrak berritu eta festarekin jarraitzeko denborarik galdu gabe. Goiza amaitzeko, Ardoputzak kuadrillak antolatuta, elkarrekin bazkaldu zuten guztiek. Arratsaldea DJ Taxio eta Matraka elektrotxarangak girotu zuten. Gauean, Ingo al deu? kuadrillak piparra San Bartolome plazara eraman zuen, eta bertan erre zuten aurtengo San Bartolome festak agurtzeko.
Larunbatean txirrindularitza
Jaien egitaraua ixteko, datorren larunbatean gazteen mailako XLIII. San Bartolome Saria ospatuko dute, Ibarra Kirol Elkarteak antolatuta. Lasterketa 15:30ean aterako da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión