Ibarra
Jubilatuentzat Urturpera irteera antolatu daBazkalondoren bi orduz ikasleekin egoteko aukera izango dute jubilatuek
Amaia Núñez
IBARRA.
Lunes, 6 de mayo 2024, 20:33
Herriko jubilatuen eta Urturpe ikastolako ikasleen arteko arratsalde pasa antolatu da datorren maiatzaren 17rako, ostirala. Udalak jubilatuentzako autobusa antolatu du, San Ignazio auzoko Bizi Nahi elkartearen ondotik aterako dena arratsaldeko 14:30ean. Ikasleekin egon ondoren, itzulera 16:30ak aldera egingo da.
Publicidad
Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek 943.670.415 telefonora deitu dezakete izena emateko.
Jai batzordea bihar
Bihar asteazkena, maiatzak 8, Jai Batzordeak aurtengo San Bartolome jaiak antolatzeko hurrengo bilera ospatuko du. Ohi bezala, herritar guztiak, zen herriko talde eta eragileetako ordezkariak, daude bertan parte hartzera beraien proposamenak egiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión