Ibarrako IX. Urte Zahar Krosa antolatu da
A. NÚÑEZ
IBARRA.
Asteazkena, 28 abendua 2022, 00:07
Urtea agurtzeko krosa antolatu da Ibarran, bederatzigarren edizioa izango dena. Haur zein helduentzako lasterketak antolatuko dira abenduaren 31n, larunbata. LH1etik DBH2ra bitarteko ikasleentzat 16:00etan egingo da lasterketa eta, DBH3tik gorakoentzat 16:30ean. Aurten ere, elkartasun krosa izango da eta izena emateko janari pakete bat eraman beharko da. Izena emateko ostiralean (17:00-20:00) eta larunbatean bertan (14:30-16:00) jarriko da postua plazan. Korrikalari txikienek goxoki zorro bat jasoko dute; LH3tik DBH2rakoek kamiseta bat eramango dute etxera eta parte hartzaile helduen artean Ibarrako merkatari eta ostalariek eskainitako produktuak zozketatuko dira.