Ibarra
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa gaur BelabietanA. NÚÑEZ
IBARRA.
Larunbata, 4 martxoa 2023, 22:48
Gaur goizean talde mixtoen arteko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatuko da Belabieta Kiroldegian. Jardunaldia 11:30ean hasiko da eta hamar talde arituko dira lehian: Abadiño, Amaiur, Antsoain, Badaiotz, Berriozar, Beti-Gazte, Gaztedi A, Gaztedi B, Ibarra A eta Ibarra B. Talde bakoitzean lau neska eta lau mutil arituko dira.
Bestalde, bihar, astelehena, 18:00etan Ibarrako kultur etxean, Ahoz aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdiaren baitan, Elssie Xalbador kontalariak haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa eskainiko du. Saioa euskaraz izango da eta doakoa da.