Ibarra
Alurr eguna eta Dantzari Txiki eguna egingo dira maiatzeanHerriko dantzariek emanaldi berezia eskainiko dute hurrengo ostiral gauean plazako estalpean
Amaia Núñez
IBARRA.
Jueves, 25 de abril 2024, 20:22
Maiatzeko lehen asteburuan dantza izango da protagonista Ibarrako kaleetan zehar. Datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Alurr dantza taldeak bere eguna ospatuko du, ikasturtean zehar ikasitakoarekin prestatutako emanaldi berezia eskainiz herritarren aurrean.
Publicidad
Emanaldia iluntzean egingo da Ibarrako plazako aterpean, edo euria eginez gero, Belabieta Kiroldegiko pilotalekuan egingo da. Taldeak modu berezian prestatzen duen emanaldia da Alurr Egunekoa, eta osatzen duten dantzariei eskertza eta omenaldia eskaintzeko ekitaldia ere izaten da.
Dantzari Txiki eguna
Gainera, biharamunean, larunbatean, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Ibarrako kaleetan. Bi urtez behin antolatzen den dan-tzarien biltzarra berriro itzuliko da herrira, dantzari gaztez betez txoko guztiak.
Aurten Hiriguru, Leitza eta Donostiako haurrak eta musikariak elkartuko dira Alurr dantza taldekoekin eguna igarotzera. Goizean herrian zehar kalejira egingo dute plaza eta txoko ezberdinetan dantza eginez. Denek elkarrekin bazkalduko dute plazako aterpean, eta arratsaldean, Ttipika taldearen emanaldiak girotuko du jaiaren amaiera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión