Herritarren parte-hartzea, oinarrizkoa aurrekontuetan
JOSU ZABALA
Ataun.
Ostirala, 3 otsaila 2023, 00:08
Lau urteko agintaldiko azken aurrekontua onartu zen Ataungo hileroko batzarrean, urtarrileko azken ostegunean egin zena. EH Bilduk aurrekontuen alde bozkatu zuen eta EAJ-PNV-k bestalde, abstenitu egin zen. Aurtengo urterako, 2.359.951 euroko aurrekontua izango du herriak proiektu eta lanei aurre egiteko. Udalak adierazi du gainera, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango dela, hainbat lanketa eta parte hartze prozesu egiteko asmoa adieraziz.
Hiru prozesu izango direla aipatu zuen. Alde batetik, jada martxan dagoen Hirigintza plana berritzeko herritarren parte har-tzea beharrezkoa izango dela uste dute. Nahiz eta erabakiak udalean hartzen diren, herritik eratorritako beharrei aurre egiteko erabakiak dira, eta bertatik jaiotzen diren eskariei entzutea guztiz beharrezkoa dela uste dute.
-
Gastuak 2023
-
Langileak 656.500 euro.
-
Mantentze-lanak 596.000 euro.
-
Inbertsioak 567.891 euro.
-
Gizarte-politikak 175.000 euro.
-
Festak 101.000 euro.
-
Inbertsio nagusiak
-
Taldeekin itunak 258.000 euro.
-
Hirigintza plana 242.000 euro.
-
Baserri-bideak 175.000 euro.
-
Plakak 125.000 euro.
-
Parkeak 60.000 euro.
-
Botika etxea 60.000 euro.
Bestalde, bigarren lerro moduan, ez dute ahaztu nahi izan Botika etxearen inguruan egin behar den lanketa.
Nahiz eta urteak pasa diren eraikinaren inguruko arazoak konpondu ahal izateko, orain, urte berriarekin batera, Botika etxearekin zer egin nahi den erabakitzeko ordua iritsi da. Lur eremu eta eraikin publikoak dira, eta horregatik, herriarekin kon-tsulta egitea garrantzitsua dela uste du udalak.
Amaitzeko, hirugarren lerroburu moduan, energia berriztagarrien sorkuntza ere kontuan izan nahi dute. Udalak hainbat bilera egin ditu eta herriko puntu ezberdinetan hainbat plaka fotovoltaiko ezartzeko asmoa du. Udala, herriko auzo ezberdinetako kideekin bildu nahi izan da honen berri eman eta haien iradokizunak entzuteko asmoz. Plaka hauen ezarpena burutzeko lehen lanak esleitu ditu udalak, eta gehiago iritsi daitezke ere.