Borrar
Aitor Mendiluzek bertsoekin eskertu zien omenaldia bertaratuei. ARGAZKIAK NÚÑEZ

Herritarren esker ona jaso zuen Aitor Mendiluzek

Txapelketan lortu zuen bigarren postuagatik eta, batez ere, gaztetatik egin duen ibilbide luzeagatik omenaldia eskaini zioten atzokoan

NÚÑEZ

IRURA.

Igandea, 11 martxoa 2018, 00:26

Comenta

Irurako plaza herritarrez bete zen atzo eguerdian Aitor Mendiluzeri esker oneko omenaldia eskaintzeko. Txalo zaparradarekin eman zioten ongi etorria herritarrek Mendiluzeri udaletxe ondotik agertu zenean eta ondoren herriko hainbat taldeek parte hartu zuten ekitaldia eskaini zioten.

«Berak esaten du ez dela izarra, baina Bertsolari Txapelketan izar nagusietako bat izan zen», aurkeztu zuten antolatzaileek. Txapelketan lortu zuen bigarren postuagatik eta, batez ere, gaztetatik egin duen ibilbide luzeagatik omenaldia eskaini zioten atzokoan.

Irurako ikastolako ikasleek eskaini zizkioten lehenengo bertsoak, eta Latx dantza taldeko kideek ere dantzatu zioten. Ondoren, Jon Mendiluze semeak, Anjel Mari Peñagarikanok eta Beñat Iguaranek bertso sorta abestu zioten. Hirurek bertsoak osatzerakoan Mendiluzeren abilezia azpimarratu zuten.

Jonek hiz-jokoetarako duen dohaina nabarmendu zuen, «bertso eskolan gauden guztiok badaukagu zer ikasi», edota «entzuten duzun bakoitzean gehiago harritzen zaitu», abestuz. Peñagarikanok, berriz, Anoetako jaialdi batean hamazazpi urterekin lehen aldiz ikusi zuenean gogoratu zuen, egunen batean txapeldunen artean egongo zela pentsatu zuenean.

Gainera, antolakuntzak Patxi Gallego komikigileak egindako karikatura oparitu zion.

Mendiluzek berak itxi zuen omenaldia plazan elkartutako guztiei bertsoak eskainiz. Bi sentsazio aurkako zituela aitortu zuen «asko egin dut eta ez dut ezer egin», baina pozik agertu zen plazan hainbeste lagun ikusita, eta guztiei bertara hurbildu izana eskertu zien, berak ere eskertzeko asko zuela adieraziz.

Ekitaldiak, era berean, herritarren kultur elkarte berria aurkezteko balio izan zuen. Ondoren, poteo herrikoia izan zen trikitilariek alaiturik bazkalordura arte. Eguna frontoian egin zuten herri bazkariarekin amaitu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herritarren esker ona jaso zuen Aitor Mendiluzek

Herritarren esker ona jaso zuen Aitor Mendiluzek