Borrar

Tolosa Goierri

Herriko trafikoa eta garraio zerbitzua hobetzea eskatu dio Zizurkilgo Udalak Aldundiari

Errepide eta Mugikortasun sailekin elkartu ziren udal ordezkariak

Amaia Núñez

ZIZURKIL.

Martes, 18 de marzo 2025, 08:23

Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide eta Mugikortasun sailekin elkartu zen pasa den astean Zizurkilgo Udala. Herriko trafikoa eta mugikortasun zerbitzua hobetzeko helburua zuten bi bilerek eta, bertan, Udalak segurtasuna bermatzeko eta herriaren garapena bultzatzeko funtsezko proiektuen premia azpimarratu du, herritarren ongizatea eta mugikortasun seguruagoa lortzeko.

Alde batetik, Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuarekin eta Mikel Uribetxeberria teknikariarekin elkartu zen, saihesbidearen proiektua eta herriguneko segurtasuna hobetzeko neurriak aztertzeko.

2024ko urtarrilean saihesbidearen proiektua bizkortzeko eskatu zion Udalak Errepide sailari eta, uztailean, ibilbide alternatibo bat proposatu zuen. Proiektu berri honi Udalak hainbat egokitzapen egiteko eskatu zuen, saihesbideak udalerriaren etorkizuneko garapena errespetatu eta herritarren bizi-kalitatea bermatzeko. Besteak beste, sai-hesbidearen proiektua egokitu eta gauzatzea, Bulandegiko Irisgarritasun Planaren D eremua gauzatea, Olentzo bidegurutzean biribilgune bat egitea eta, saihesbidea egin bitartean, oinezko pasabideak era segurtasun-neurriak indartzea eskatu zuen Udalak.

Maite Amenabar Zizurkilgo alkateak adierazi zuenez, «Udalak saihesbidearen proiektua lehenesten du, baina ezin dugu proiektua gauzatu arte zain egon. Premiazko neurriak behar ditugu herritarren segurtasuna berma-tzeko, eta hori Errepide Sailarekin koordinatuta egin nahi dugu».

Horregatik, segurtasuna ber-matzeko oinezko pasabideetan lurreko argiak jartzea eskatu dute, orduko 30 kmko abiadura jartzea, 'cojín berlinés' motako elementuak jartzea edota Eernio bideko erreien arteko eremua eta isleta guztiak gorriz margotzea eskatu zuten, beste neurri batzuen artean.

Bestalde, Fernando Prieto Mugikortasun zuzendariarekin ere elkartu ziren udal ordezkariak. «Udaletik hainbat eskaera aurkeztu ditugu, besteak beste, autobus geltokiak behar bezala markatzea eta lehendik dauden zerbitzuak indartzea, bereziki herrigunean», adierazi zuen Maite Amenabar Alkorta alkateak.

Gainera, herriguneko autobús zerbitzuaren maiztasuna handitzeko ere eskatu zuten, izan ere, gaur egun, «goizean institutura doazen gazteek ez dute garraio zerbitzurik» eta Elbarrenako zenbait autobus geltoki martxan jartzeko beharra ere azpimarratu zuten. «Mugikortasun sailetik adierazi dugute gure eskaerak aztertu eta kontuan hartuko dituztela. Uste dugu proposatutako neurri batzuk epe laburrean gauzatzeko modukoak izan daitezkeela», nabarmendu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko trafikoa eta garraio zerbitzua hobetzea eskatu dio Zizurkilgo Udalak Aldundiari