Herriko tabernatan salgai daude jada herri afarirako txartelak
NÚÑEZ
Igandea, 27 martxoa 2022, 00:16
Datorren apirilaren 3an Jokin Altunak jokatuko duen lehenengo binakako finala dela-eta, herri afaria antolatu da Larrunarri frontoian. Afaria finalaren ondoren izango da eta helduentzako zein haurrentzako menuak aurreikusi dira. Txartelak salgai daude jada Sasturain, Errekalde, Ametza, Beartzana eta Arkaizpe tabernatan.
Helduentzako menua entsalada mistoa, iberikoak, baserriko oilaskoa parrillan, txerri saiheskiak parrillan, Ogi Berriko ijito besoa, ogia, kafea, txanpaina, kopak eta edariez osatuta egongo da, eta 20 euroko prezioa izango da. Haurren menua, 10 eurotan eta haurren mahaian zerbitzatuko dena, ondorengoa izango da: iberikoak, urdaiazpiko kroketak, 0 kilometroko hanburgesak parrillan patatekin, izozkia, ogia eta edariak. Menu bereziak ere eskatu ahal izango dira, begano, begetariano edota zeliakoentzako, besteak beste, 606.795.536 telefonora deituz.