Giro onean ospatu zuten irurarrek San Migel jaien lehen asteburua
NÚÑEZ
Asteartea, 27 iraila 2022, 00:08
Irurako jaiak giro onean hasi dira eta herritarren parte hartze handiarekin. Igandean bukatu ziren lehen asteburuko sanmigeletako ekitaldiak, egitarau betearekin. Goizean patata-tortilla lehiaketa eta Txan magoaren emanaldia egon ziren udal-pilotalekuan. Arratsaldean, berriz, pilotalekua ikuslez bete zen Irene Caminosek eta Javi Alonsok eskaini zuten trial-erakustaldian.
Lehenengo, haurrentzako zein gaztetxoentzako trial-zirkuitua jarri zuten, nahi zutenek trialean saiatzeko. Ondoren, bertan jarritako tramankulu handiagoekin erakustaldia eskaini zuten, oztopoak gaindituz eta altuera ezberdinetatik saltoak eginez.
Egunari amaiera emateko, ohitura den bezala sagardo-dastaketa egon zen plazan. Plaza herritarrez zein bisitariz bete zen inguru guztian jarritako mahaietan eskaintzen zen sagardoadastatzeko, pintxoez lagunduta.