Ver 29 fotos
Egun handia eta jendetsua Aralarren
Mikel Goiangeruaren eguna izanik, lagun ugari izan dira santutegian ohitura zaharra eutsiz
Mikel Goiangeruaren eguna ospatzen den honetan, lagun ugari izan dira Aralarako santutegian meza entzun eta lagunekin eguna pasatzeko asmoz. Bertan, Jesus Sotil eta Alfonso Garziandia izan dira lehen mezak emateko arduradunak. Itxaropenaren jubileoaren urtean, apaizek munduan dauden gerrak gelditzeko eskaera bereziki egin dute, «pakea irits dadin bereziki une honetan latz sufritzen ari diren herrialdetara» santutegira hurbildu diren elizkoien aurrean.
Publicidad
Goizean goiz mugitu dira Elduaingo Mariano, Maria Dolores eta Julita eta ziotenez ohitura zaharra mantenduz, kateak bizkar gainetik eta lepondoan pasatu dituzte erreuma eta artitrisaren aurka. Urtero etortzen diren hiru lagunek, meza entzun eta eguna inguruan pasatzeko asmoa zuten.
Bestalde, Mikel Deunaren irudia gurtu dute urteroko legea betez. Tradizioz beteriko santutegia da Aralarkoa eta belaunaldiz belaunaldi ohitura horiek betetzeko ohitura betetzen jarraitzen dute hainbatek. Gero, salda beroa eta txorixo egosia dastatzeko aukera izan dute santutegiko ostatuan, kanpoan zegoen haize freskoak horrela gomendatzen baitzuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión