Kilometroak jaiaren 'estela' Igartza jauregian ostiral arte
DV
Asteazkena, 22 iraila 2021
Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute aurten Kilometroak 2021. Egun handia urriaren 3an izango bada ere, ekitaldiak dagoeneko martxan dira. Jai eredua 2020an aldatu bazuten ere, pandemiaren erruz ez da aukerarik izan orain arte garatzeko. Hiru asteko egitaraua prestatu dute. Beasainen astelehenean hasi ziren. Gipuzkoako ikastolen jaiaren 44. ekitaldia izango da, eta 1977an hasitako ibilbidea iruditan erakusten ari dira kartel eta prentsa-orriak biltzen dituen erakusketa ibiltariaren bidez. Ostirala arte Igartzako jauregian egongo da, arratsaldero, 18.00etatik 20.00 arte.