Borrar
Marina Eskisabel eta Borja Bordonabe 'Basandere' ikuskizunean. NODE

Larraul

'Basandere' ikuskizuna eskainiko du Node dantza konpainiak igande honetan

Pertsonaia mitologikoaren elezahar batean dago oinarrituta, mendeetan izandako deskribapenaren inguruan hausnartzeko

Amaia Núñez

Larraul

Ostirala, 12 iraila 2025

Comenta

Node dantza konpainiak ikuskizun berria eskainiko du igande honetan, Larraulen. 'Basandere' izenburupean, pertsonaia mitologiko honen inguruan hausnartzan du emanaldiak dantza garaikidearen bidez. Herriko plazan izango da ikuskizuna, 12:00etan, doako sarrerarekin, eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.

Pertsonaia honen inguruko elezaharretako batean oinarritu dira sorkuntzarako. Bertan kontatzen den moduan, basoan bizi zen Basandere berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinen ordez atzaparrak zituela jakitean, uko egin zien bere maitasun-eskaerei. Basanderek hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion eta bere hiletan ere izan omen zen. Mendeetan zehar Basajaun baturako boterea, indarra eta kemena, eta basoen zaindaria izan da, eta Basandere izaki erromantiko, mendekati eta lizuna.

Deskribapen horri buelta eman nahi izan dio Ion Estala Node-ko sortzaile eta zuzendariak dantza konpainiaren ekoizpen honetan, eta Marina Eskisabel eta Borja Bordonabek taularatuko dute ikuskizuna.

Klima aldaketa

'Basandere' Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean sortu da eta erakundearen 'Emakumeak eta Justizia Klimatikoa: lokal-globaletik ezagu-tza, ekintzak eta aliantzak sortuz' proiektuaren parte da. Klima-justiziaren inguruko esperientziak, arte- eta sorkuntza- adierazpenak truka-tzea da ekimen honen helburua, testuinguru global desberdinetan emakumeek gidatuta.

Horren baitan, klima-aldaketaren ondorioek lurrari eta lurraldeari lotutako kolektiboei eragiten diete batez ere, GKEak azaldu duenez, eta eragin berezia dute emakumeen artean eta landa-eremuan bizi diren pertsonen artean. «Desberdintasun sozialak areagotzen ditu, eta krisiak eta gatazkak sortzen ditu, oinarrizko eskubideak urratzea dakartenak, eta ahultasun handieneko egoeran uzten ditu lurralde eta kolektibo pobretuenak».

Zentzu horretan, Mundubat erakundeko kideek adierazi dute «artibismoa, oro har, eta dantza, bereziki, tresna indartsua dela pertsonak inspiratzeko, hezteko eta motibatzeko, mundu bidezkoago eta ekitatiboago baterantz lan egiteko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Basandere' ikuskizuna eskainiko du Node dantza konpainiak igande honetan

'Basandere' ikuskizuna eskainiko du Node dantza konpainiak igande honetan