Albiztur
Azoka berezia egingo dute lehen aldiz Udaberri festan igande honetanOstiraletik igandera bitartean, herritar zein bisitarientzako egitarau anitza antolatu dute
Albiztur
Miércoles, 10 de abril 2024
Udaberri festa antolatu dute aurten ere Albizturren. Asteburu osoko egitaraua osatu dute, bihartik hasi eta igandera bitartean. Adin ezberdinei zuzendutako ekitaldiak egingo dituzte, bai herritarrentzako, baita bisitarientzako ere.
Publicidad
Bihar ostirala, apirilaren 12a, arratsaldean frontenis Txapelketako finaletako bat jokatuko da festari hasiera emateko. Aurten adin tarte ezberdinetarako antolatu da txapelketa hau eta finalak asteburu honetan jokatuko dira. Partiduaren ondoren, pintxo potea egingo da 19:00etatik aurrera Arkaitz elkartean, Ostatuan eta frontoian. Afal ondoren, frontenis txapelketako beste final bat jokatuko da.
Larunbatean, goizean, Urkizura mendi irteera egingo dute. 10:00etan abiatuko dira herritik eta Urkizun egingo dute hamaiketakoa. Arratsaldean, berriz, olinpiada antolatuko da Gure Plaza txo!-ren eskutik ume, gazte eta ez hain gazteentzako 17:00etatik aurrera. Era berean, 21:00etan afaria izango da frontoian Euskal parrilaren eskutik eta ondoren, erromeria 3ttu taldearekin.
Igandea berrikuntzekin dator aurtengo Udaberri festan. Lehen aldiz Azoka berezia egingo dute plazan goiz osoan zehar. Tolosaldeko zein probintziako hamairu artisauen postuak egongo dira mota ezberdinetako produktuekin: liburuak, bitxigintza, txakolina, eztia, arropa, krema naturalak, eta abar. Herriko ekoizleak ere egongo dira, bai Ogi-ona okindegia, baita Tanay barne diseinua.
Azoka 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita Albizturko plazan eta aldi berean, Ardo txuri dastaketa egingo da. Iaz izan zuen arrakasta ikusirik, aurten bigarrenez antolatuko dute igande eguerditik azokaren itxiera bitartean. Dastaketara gerturatzen direnek lau jatorri izendapen ezberdinetako edariak dastatu ahal izango dituzte: Rueda, Navarra, Penedés eta Getariako txakolina.
Publicidad
Egunari amaiera emateko, Frontenis Txapelketako azken bi finalak jokatuko dituzte 17:00etatik aurrera eta, jarraian, sari banaketa egingo dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión