Atzo eman zieten hasiera jaiei
Goiztiri txaranga eta Zaldibiako txanbolinero taldearekin, txupinazoa bota zen Udaletxeko balkoitik
NÚÑEZ
zaldibia.
Jueves, 6 de octubre 2022, 00:10
Usadioa jarraituz, Olaldetik plazaraino kalejiraren ondoren Goiztiri txaranga eta Zaldibiako txanbolinero taldearekin, txupinazoa bota zen Udaletxeko balkoitik.
Publicidad
Aurten, jai batzordeak haur eta gaztetxoak omendu nahi izan zituzten eta beraiek izan ziren pregoia eta txupinazoa botatzeko arduradunak. Prozesu parte hartzaile berri baten ondoren diseinatutako jaiak dira aurtengoak, elkarte eta talde ezberdinetako herritarrek adin guztietarako egitaraua osatu nahian.
Goiztiri txaranga berriro irten zen atzo, urte luzez desagertua egon ondoren. Ohiturak jarraituz, txupinazoaren aurretik, 'Herri txiki polit bat' kanta abestu zen plazan zeuden guztien artean. Pregoiak ere sorpresa izan zuen, Gorane (Aitziber Garmendia) agertu baitzen balkoian, haur zein helduen gozamenerako. Guztiei jai zoriontsuak opa ondoren, txupinazoa jaurti zen eta goxokiak bota zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión