Argazki Rallyan izena emateko epea ireki da
YARZA
Martes, 4 de octubre 2022, 00:08
Ohi den bezala, Argazki Rally Herrikoia antolatu da Berastegin. XXIV. edizioa izango da aurtengoa, urriaren 12tik 16ra egingo dena. Parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute jada, urriaren 10era arte, udaletxean, 943 683 000 zenbakira deituta, kultura@berastegi.eus helbidera idatzita, edota 688 681 952 zenbakira WhatsApp mezua idatzita.
Publicidad
Urriaren 11an, egunean zehar, parte hartzaileei aurtengo gaia jakinaraziko zaie. Argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira eta ezin izango dira manipulatu ordenagailuz. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu beharko ditu eta helbide elektronikoz bidali urriaren 16a, gauerdia baina lehen. Epai-mahaiak hiru argazki sarituko ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión