Tolosa Goierri
Ander Deunaren jaien portada lehiaketa abian da hilaren 24ra bitarteanJ. Z.
ormaiztegi.
Osteguna, 9 urria 2025, 20:23
Udalak 2025eko Ander Deunaren jaien egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa aurkeztu du. Parte-hartzaileek urriaren 24ko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak udaletxera. Parte-hartzaileek Ormaiztegin, Gabirian, Ezkion edo Itsason jaio, bizi edo erroldatua egotea beharrezkoa da, eta gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dituzte.
Lanek 'Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaiak 2025' testua izan beharko dute. 21x22,5 cm neurrikoak izango dira lanak, atzealdean 30x35 cm-ko kartoi batekin. Egilearen datuak gutun itxi batean bidaliko dira, eta kartazalaren kanpoaldeko testua lanaren atzealdean agertu behar da.
Helduentzako saria 300 euroko diru-saria izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 50 euroko opari-bonua ikas-materiala erosteko. Herri eskolako ikasgelako parte-hartzaileek jolas bana jasoko dute oroigarri. Lan irabazlea Udalaren esku geldituko da, eta inprimatzeko eta argitaratzeko eskubide guztiak izango ditu.
Sari-banaketa urriaren 31n, 11:00etan egingo da Udaletxean edo San Andres herri eskolan. Lanak erakusgai egongo dira Gizarte Etxeko tabernako erakustxokoan.