Areto-futboleko finalekin hasiko dira gaur sanbartolomeak
YARZA
Astelehena, 22 abuztua 2022, 23:59
Gaur, San Bartolome egunaren bezperan, emango zaie hasiera Amezketako jaiei. Goizeko 10:30etik aurrera III. Areto-futboleko finalak jokatuko dira, neskena.
Arratsaldean, 16:00etan, mutilen finala jokatuko da. Ondoren, 19:30ean, txistulariek eta buruhandiek kalejira egingo dute, eta 20:30ean Elbiaren jaitsiera egingo da udaletxeko balkoitik.
Iluntzeko 21:00etan, zahagi-ardoa egingo da; udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea jarriko ditu.
Ondoren, 23:00etatik aurrera, Izer, Alabier, Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria goizaldera arte. Atsedenaldian bingoa antolatuko da.