Olaberria
Aizpeako gazta bigarren PlentzianEli Arrillaga eta Mikel Etxezarretak aste gutxitan lortzen duten bigarren saria da, Araian irabazi ondoren
Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta emaitza onak lortzen ari dira denboraldi honetan ekoitzitako gaztekin. Izan ere, duela aste batzuk Araiako Artzain Egunaren baitan egindako Gazta Txapelketan garaipena eskuratu ostean, igandean Plentzian ospatu zen Idiazabal jatorri izendapeneko XXXII. Gazta Lehiaketan, bigarren geratu zen Aizpeako gazta.
Aurten hemezortzi gaztandegik parte hartu zuten lehiaketan. Bakoitzak aukeratutako pieza aurkeztu zuten egunean bertan. Horrela, epaimahaiak hamar gazta ketu gabe dastatu behar izan zituen eta zortzi ketu.
Elik eta Mikelek gazta ketua aurkeztu zuten, kasu honetan Olaberrian egindakoa. Aurten beranduago igo dira Urbiara eta aste honetan beteko dituzte bertan egindako lehenengo gaztek kontsumitzen hasteko beharrezko bi hilabeteak.
Elik eta Mikelek gazta ketua aurkeztu zuten lehiaketara, kasu honetan Olaberrian egindakoa
Gazta guztien artean, La Leze arabarrak irabazi zuen lehenengo saria. Hala ere, sailkapena estua izan zen. Aizpeako gazta puntu bateko aldeagatik geratu zen bigarren, eta Nafarroako Infernuko Gazta, alde berdinagatik, hirugarren.
Plentzia plaza garrantzitsua da gazta ekoizleentzat. Plentziako Uria Gazta Sariketa ospatzen da, Jatorri Deiturako Idiazabal gaztaren Lehiaketa ofizialarekin, izendapenaren barne dauden ekoizleen gaztak soilik parte hartzen dutena. Era berean, lehiaketa ofizialaz gain, azoka egiten da. Aurten hamar gaztandegik jarri zuten postua bertan.