Aizkorri Jubilatu Elkartekoak Laredon izan dira
MIKEL BERASATEGI
Larunbata, 23 uztaila 2022, 00:11
Ostegunean, Aizkorri jubilatu elkarteko kideak Laredora (Kantabria) irteera egin zuten. Urtero uda garaian egin ohi duten irteera izanik, herritar askok parte hartu du. Azken bi urteotan ez da honelako irteerarik antolatzeko aukerarik izan, eta beraz, jendea irrikitan zegoen.
Goizean zehar Laredo bisitatu zuten. Eguraldia lagun, paseo bikain bat itsas ertzean egiteko baliatu zuten batzuek. Beste batzuek aldiz, herrigunea bisitatzeko. Ondoren, bazkari eder bat eta Zegamara.