Txoritegi taldeko bolariek Gipuzkoako taldekako txapelketa irabazi dute
Xepeiño, Martzelino, Antonio, Imanol, Jon Agirre, Jon Izagirre eta Jokinek osatzen dute herriko taldea
A. ETXEBERRIA
Jueves, 26 de enero 2017, 00:17
Herriko Txoritegi taldeko bolariek hasiera bikaina eman diote denboraldiari. Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa zen lehen lehiaketa eta garaipena lortu dute, bigarren jardunaldian goi mailako saioa eginda. Mutiloan jokatu zen lehen jardunaldia eta bigarren sailkatu ziren, 8 birlaren aldearekin. Lasarte-Oriako bigarrengo eta azken bolatean buelta eman zioten sailkapenari eta 16 birlaren aldearekin lortu zuten garaipena, guztira 636 birla batuta.
Jokin Izagirre taldeko bolariak esan digunez, «Lasarte-Oriako bolatokia nahiko zaila da, oso erraza da huts egitea eta txapelketa irabazteko arriskatu beharra zegoen. Egia esan oso ondo aritu ginen eta bigarrenari 24 birlako aldea ateratzea lortu genuen». Bigarren Ategorrieta sailkatu zen 520 birlarekin eta Zarauzko Zelai-Ondo hirugarren 499 punturekin. Denera 15 taldek parte hartu dute lehiaketa honetan eta Txoritegi taldea Xepeiño, Mar-tzelino, Antonio, Imanol eta Jon Agirrek, eta Jon eta Jokin Izagirrek osatu dute.
Gipuzkoako binakako txapelketa asteburu honetan hasi da eta hor ere ezin-hobe ekin diote Txoritegi taldekoek. Lehen saio honetan Mar-tzelino eta Jokinek lortu zuten garaipena, eta Joakin eta Antoniok osatutako bikotea bigarren sailkatu zen. Lehiaketa hau 4 ekitalditara joka- tzen da. Gipuzkoako lehiaketa guztietan bolari bakoitzak lortutako emaitzekin erregularitate saria erabakitzen da eta oraingoz Xepeiño dago lehen sailkatua.
Hitzaldia jubilatuentzat
Jubilatuen elkarteak antolatuta, hi-tzaldia izango Atsedenen gaur 18:30ean. Solasaldian San Joan Egoi-tzan eskaintzen diren zerbitzuen berri emango da.