«Elkarrizketatutako euskal hiztunek bakardade linguistikoa bizi dute»
Iñigo Asensio tolosarrak 'Euskara Munduan' dokumentala estreinatuko du gaur gauean, ETB1en
ELENE ARANDIA
Miércoles, 3 de diciembre 2014, 00:09
Euskara, ama hizkun-tzak duen indarra eta herrimina dira Iñigo Asensio tolosarraren azken proiektuaren oinarri nagusia. Ohiko estereotipoetatik urrun, 12 herrialde bisitatu ditu komunikatzaileak azken urtean, eta bidean munduko euskal hiztunen mapa handia osatu eta euren lekukotzak bildu ditu 'Euskara Munduan' izeneko dokumentalean. Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur gauean estreinatuko da ETB1en, 22:15ean. Tolosarraren hitzetan, lanak euskaldunok euskara behar adina balora-tzeko balioko du, eta hizkuntzarekin harremana duen oro sentituko da hunkituta.
Publicidad
-Zein ondorio atera duzu mundu zabalean, 12 herrialdetara bidaiatu ondoren?
-Dokumentalaren oinarria hizkun-tza bera da, euskara, eta atera dudan ondorio nagusia da hizkuntzak munduan zehar duen presentzia eta indarra handia dela. Atzerrian bizi den euskaldunak lotura emozionala dauka euskararekiko. Beti pentsatu izan dut Euskal Herria, euskararen herria, oso zabala dela eta mugak gure lurraldetik oso urrun daudela, eta hori adierazi nahi izan dut. Era berean, atzerrian interes handia dago euskararekiko, ez bakarrik hizkuntza ikasteko, baita jatorria eta gure kultura ezagutzeko ere. Hori dela-eta, atzerrian bizi diren euskal hiztunen testigantzak bilatu ditut, eta euren migrazio arrazoiak ezagutu, euskararekin duten harremana zein den aztertu. Alderdi emozionalari heltzen dio kontakizunak, baita herriminari ere, eta uste dut hizkuntzak norberaren eta herri baten nortasuna azaltzeko duen gaitasuna erakusten duela.
-Zein tokitara jo duzu testigan-tza bila?
-Egun, ia edonon aurki ditzakegu euskal hiztunak, baina kontrastea bilatu nahi nuen: ekonomikoa, soziala, kulturala... Eta, era berean, migratzeko arrazoi ezberdinak erakutsi: krisialdiak, fedea, lana, amodioa. Bost kontinentetan izan naiz; Etiopian hasi nuen bidaia, eta Istanbul, Berlin, Hong Kong, India, Filipinak, Japonia, Australia eta Erroma bisitatu ditut. Tokiak orotarikoak izan dira, eta loturak lehenagotik egin ditut HABE eta Etxepareren bitartez, unibertsitateak kasu. Gainon-tzeko kontaktuen berri iturri ezberdinetatik izan dut azken bi urteotan, eta nahigabe ere azaldu dira bidean. Bidaia antolatuta zegoen, baina inprobisaziorako tokia egon da.
-Hunkitu zaituen egoera, herrialde edota pertsonaiarik?
-Asko harritu nau, adibidez, jendeak zer nolako konplexua duen atzerrian euskararekin, sentsazioa dute euskara galdu egin dutela, gaizki dakitela... Ondoren, berriz, eurekin hitz egiten hasi, eta konturatzen zara errealitatea bestelakoa dela. Oro har, herrialde guztietatik jaso dut abegi, kolaborazio eta laguntza handia, baina galderari mugatuta, Etiopiako eta Indiako kasuekin gelditzen naiz, batetik, bertako elkarrizketatuek bakardade linguistiko handia bizi dutelako, eta, bestetik, herrialdeek badutelako halako xarma berezia.
-Euskal hiztun bakarti gisa definitu dituzu, gainera.
-Bai. Ignacio Galdosek eta Angel Olaran misiolariek Indian eta Etiopian egin duten lana eta bertako gizarteak daukan esker on sentsazioa, adibidez, harrigarria dira, eta hedatu egiten da. Une gozoenak euskaldun zahar horiekin bizi ditut, euren alderik samurrena agertzen delako. Konturatu naiz nire presen-tziak nostalgia moduko sentimendua piztu diela; izan ere, euskal hiztunik ez dute inguruan eta hamarkadak daramatzate Euskal Herritik urrun.
Publicidad
-Nola zabaldu dituzte euskal hiztunek mugak?
-Ez dakit euskara nahita edo nahigabe zabaldu duten, baina uste dut, hein handi batean, lan desinteresatuarengatik izan dela. Ezagutu ditudan euskal misiolariak ez dira euskara eta kristautasuna ebanjelizatzera joan. Are gehiago, lana eta bertako gizartearen ongizatea lehenetsi dituzte beti fedearen aurretik, eta horrek errespetagarri egiten ditu. Ikusten duzu jendea gerturatu egiten dela eurengana, eta azken urteetan hainbat euskaldun joan dira bertara, ezen bertako gizarteak, nahigabe bada ere, gizon hauen hizkun-tza, kultura, euskalduntasuna bereganatu ditu.
-Euskal Herriko irudi bakarrak Leidor areto itxi batekoak dira...
-Leidor areto itxi eta huts batekoak, bai. Hemendik kanpoko irudiak erabili ditut soilik, eta antzoki hutsa bakardade linguistikoaren isla izango da. Dokumentalak, bidaian zehar, behin baino gehiagotan zapaltzen du antzokia, eta bakardadearen ideiarekin jokatzen du. Antzokiko isiltasunean, bakardadean, bertso bat entzungo da.
Publicidad
-Zein bide hartuko du proiektuak?
-Gaur gaueko estreinaldiaren ondoren, euskal zein nazioarte mailako antzoki, kultur etxe eta ikastetxeetan proiekzio eta hitzaldiak emateko asmoa dago, eta filma soziolinguistika eta antropologia jaialdietan aurkeztea pentsatzen ari gara. Polonian eta Italian jada hi-tzartu dugu zerbait. Hala eta guztiz ere, pausoz pauso joan beharko dugu; izan ere, proiektua aurrekontu oso xumearekin dago egina. Ikusiko dugu zein den emaitza, baina momentuz ekin dio bideari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión