Borrar

'Ordizia txapeldun' gazta lehiaketa, larunbatean Ordizian

Arabar Errioxako ardoen 20. azoka egingo da baita ere

El Diario Vasco

Martes, 11 de noviembre 2014, 11:39

'Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa egingo da larunbat eguerdian, 12:30ean hasita. Bertan, azken urteotan Ordiziako Euskal Jaietan irabazle gertatutakoak lehiatuko dira.

Honako gaztagileak arituko dira lehian larunbatean: 2005, 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria, Elgoibar); 2006 eta 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2012ko irabazle Jon Etxebarria (Zeanuri), eta azkenik, aurtengo irabazlea, Ondarreko Karmele Murua (Segura).

Hain zuzen ere, 2005etik 2014ra bitartean txapeldun gelditutako artzainen gaztak dastatuko ditu epaio-mahaiak. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Epaimahaia honako zortzi lagunek osatuko dute: Mikel Zeberio gastronomoa, Iker Markinez sukaldaria (Kuko jatetxea), Jesus Salmeron (Idiazabal Jatorri Izendapena), Tristan Montenegro Donostiako enpresari ostalaria (Café de la Concha), Maider Gaztañaga ordiziar kirolaria, Iñigo Lavado sukaldaria (Iñigo Lavado jatetxea), Marta Albisu (Idiazabal Jatorri Izendapena) eta Felix Ibargutxi (kazetaria).

Gainera, datorren ostiral eta larunbatean, Arabar Errioxako ardoen 20. azoka ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Ardoa ez ezik, hainbat herrialdetako gazta dastatu eta erosteko aukera ere izango da, eta plazaren inguruan artisauak ere izango dira. Azokak honako ordutegia izango du: ostiralean 18:30-21:30 eta larunbatean 11:30-14:30 eta 18:30-21:30.

Denera 15 upategitako ardoak dastatzeko aukera izango da, horietatik 10 Arabar Errioxakoak; gainontzeko laurak upategi gonbidatuak izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ordizia txapeldun' gazta lehiaketa, larunbatean Ordizian

'Ordizia txapeldun' gazta lehiaketa, larunbatean Ordizian