Euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzeko akordioa

PuntuEUSek Global Cyber Alliance munduko-aliantzarekin bat egin du

Domingo, 19 de septiembre 2021, 12:57

PuntuEUS erakundeak, euskal domeinuaren kudeaketaz arduratzen dena, 2015. urtean arrisku zibernetiko handiei aurre egiteko eta Internet leku seguruagoa bihurtzeko sortu zen Global Cyber Alliance munduko-aliantzarekin bat egin du. Pausu hau ematen duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik.

Publicidad

Lankidetza honen helburua «euskal ekosistema digitalean konfiantza sustatzea da», PuntuEUS erakundetik azaldu dutenez. «Zibersegurtasuna funtsezko esparrua izan da guretzat hasieratik, aktiboki lan egiten baitugu .EUS domeinua erabiltzaileentzat segurua eta kalitatezkoa izan dadin», zehaztu du Josu Waliño zuzendariak. Aliantza honen bitartez «irtenbideen katalogoari tresna berriak gehitzeko, eta, aldi berean, domeinuaren etengabeko hobekuntzan sakontzen lagunduko digun nazioarteko sarean parte hartzeko» aukera eskainiko du.

Domain Trust plataformarekin bat egiteak babesa eskainiko die euskal domeinuei, «ziberdelinkuentziarako funtsezko azpiegituretako» bat baita, domeinu gaiztoei buruzko informazio-trukea errazteko proiektua.

Azkenik, PuntuEUS eta GCA erakundeen arteko akordioak nazioarteko lankidetzaren ezaugarriak ere baditu. Hori dela eta, PuntuEUSk GCAri bere programak eta proiektuak geoTLD Group-eko kideei aurkezteko aukera eskaini dio.

PuntuEUS, gizartearen eraldaketa digitala euskaratik bultzatzen duen erakundea, .EUS domeinuaren kontrolaren, administrazioaren eta sustapenaren arduraduna da. .EUS domeinua eta komunitateari eskaintzen dion zerbitzua etengabe hobetzen, egokitzen eta berritzen lan egiten du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad