Urtarrilaren 20ko gau bakoitza, nire bizitzako gau berezi hunkigarri eta magikoena da. Donostiarrentzat, urtea, egun horretan hasten da. Gure urte zahar partikularra ospatzen dugu Konstituzio plazan. Urtean behin, mundua eten egiten da Donostian. 12ak jotzen dituztenean, erlojuko kanpaiak entzuten dira, danborren orroak hasten dira eta justu momento horretan, Donostiko Martxa entzutean, nire bihotza hunkitu eta nahigabeko malkoak ateratzen zaizkit. Donostiar batek, seguraski, badakiela zertaz ari naizen. Urte asko pasa dira, danborradan, lehendabiziko aldiz ateratzeko aukera izan nuela. Haur Danborradan izan zen, kantinera bezala.Emozio eta ilusio handiarekin bizi nuen momento hura, Donostiko kaleetatik zehar, Sarriegiren abestiak entzuten gindoazenean. Hurrengo urteetan, danborra eta barrila jotzeko aukera izan nituen baita ere.
Publicidad
Orain, Matia Zaleak Danborradako barril zuzendaria naiz, niretzako ohore handiko lana. Nire ametsetako bat izan da beti eta dagoeneko hirugarren urtea dut aurtengoa. Ardura handia da niretzako baina ilusioa eta emozioak hain handiak dira, ez nukeela Donosti Eguna, beste edozergatik aldatuko.
Bestalde, Matia Zaleak-eko danborrada lehen aldiz atera zen urtean, nire beste ametsetako bat bizi nuen: Banderaren igoeran parte hartzea. Konstituzio Plazan jotzeko aukera izan nuen, Gaztelubide eta Unión Artesanarekin batera. Niretzako, esperientzia ahaztezina izan zen, bertan sentitu nuena zaila egiten zait hitzekin kontatzea. Bertan konturatu nintzen, hiriaz eta donostiarra izateaz harro nagoela.
Kanpoko edozeinek, Donosti eguna bizitzeko aukera izango balu, egutegian egun hori, betirako gogoratuko lukę, Sarriegiren abestiak bezela. Nire senarrak, Errioxarra bera, danborrada ezagutu zuenetik, ez du festa galdu nahi eta gure bi seme-alabek, jada, badakite, Donosti eguna, sakon bizitzen dugun egun bat dela. Probatu duen guztiak, badaki, hau Donostia dela eta Donosti bat bakarra dagoela munduan. Gora Donostia!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión