Borrar
'Bizi euskara hurbiletik'

Udari begirako eskaintza aurkeztu du AEK-k

'Bizi euskara hurbiletik' lelopean maila eta intentsitate ezberdineko ikastaroak daude, online, presentzial zein barnetegi

Larunbata, 17 ekaina 2023, 13:03

Comenta

2023ko udari begira 'Bizi euskara hurbiletik' lelopean AEK-k hainbat euskaltegitan zein online formatuan eskaintza zabala aurkeztu du, hizkuntza ikasi eta azterketak prestatzeko. Bestalde, euskara egunerokotasunean bizitzeko aukera eskaintzen du AEK-k bere barnetegietan: Foruan, Arantzan, Zestoan, Urepelen eta Mendikotan. Horien artean, baita familia barnetegiak ere.

AEK-k gogorarazi duenez, «udan denbora eta aukera gehiago izaten dira euskara ikasi nahi dutenak biltzeko; edozein tokitatik online, herrian bertan edo euskara entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz mintzatzeko eta beste hainbat gauza ere euskaraz egiteko». Hori guztia, AEK-ko irakasleen eskutik, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen.

Batetik, bi asteko barneegiak eskainiko dira Arantzan eta Foruan A2, B1, B2 eta C1 mailentzat. Datak askotarikoak izango dira: uztailaren 3tik 16ra, 17tik 30era (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, abuztuaren 14tik 27ra eta abuztuaren 28tik irailaren 10era. Bakoitzaren prezioa 596 eurokoa izango da.

Bestetik, Urepelen bi txanda izango dira, uztailaren 10etik 21era eta 24tik abuztuaren 4ra A2, B1, B2 eta C1 mailentzat. Egun osoko jardunaldiak izango dira, 9:30-18:00 tartean, orotara 70 ordu eta 620 euro trukean.

Era horretan, aurreko urteetan barnetegiko esperientzia bizitzeko aukera izan duen jendea 'zein da zure oroitzapen maiteena?' galderari erantzunda bizipenak zabaltzeko deia egin da erabiltzaileen zalantzak argitze aldera eta, noski, parte-hartzea sustatzeko asmoz. Galdera horri erantzunez, gehienez ere minutu bateko audioa bidali behar du parte hartu nahi duen orok, eta kontakizun onena sarituko du AEK-k, Lazkaoko Lizargarate landetxeko egonaldiarekin (bi egun, bi lagunentzat). Audioak ekainaren 9a baino lehen bidali behar dira aek.komunikazioa@gmail.com posta kodera edo Whatsapp edo Telegram bitartez, 630 477 400 telefono zenbakira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udari begirako eskaintza aurkeztu du AEK-k

Udari begirako eskaintza aurkeztu du AEK-k