Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
UEMA

Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan maiatzaren 18an

Arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango dira helburua

DV

Miércoles, 24 de enero 2024, 14:17

Bi urtean behin egin ohi den Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena eta garrantzia nabarmentzeko topaketa, 2024ko maiatzaren 18an izango da Lesakan. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) jakinarazi duenez, mankomunitateko herriena ez ezik, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere

Publicidad

Jada udala, herriko eragileak eta bera hasi dira egunaren nondik norakoak antolatzen. Horretarako, eta eguna ahalik eta erakargarriena izan dadin, asteartean egin zuten lehen bilera herriko taldeekin eta eragileekin, Lesakako udaletxean. Antolaketa lanei ekitea, horretarako talde eragilea sortzea eta eguna herrikoia izan dadin bitartekoak adostea izan zen bileraren helburua, eguna arrakastatsua izan dadin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela iritzita.

Arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango dira maiatzaren 18ko asmo nagusiak, festa eta aldarrikapena uztartuz.

Egun osorako egitarau zabala izango da, eta ohi bezala UEMAren batzar nagusia ere egingo dute egun berean Lesakan. Horrez gain, bazkari herrikoia ere antolatuko dute egitarauaren barruan. Antolatzaileek hurrengo asteotan aletuko dituzte egitarauaren eta ekitaldien xehetasunak, baina argi dute «herritarren, euskalgintzaren eta erakundeen arteko zubia izan behar duela egunak, UEMAren beraren izaera islatuz eta euskal herritar guztiak euskararen zubira gonbidatuz».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad