Borrar
UPV/EHU
UPV/EHUren ikerketa

Nola harrotzen da hautsa Marten?

EHUko ikertzaileak kide dituen nazioarteko zientzialari talde batek Marteko gainazalean hautsa nola altxatzen den argitu du

Iker Mendia

Osteguna, 26 maiatza 2022, 15:50

Comenta

Marteko gainazaletik harrotzen den hautsa planeta gorriaren atmosferaren funtsezko alderdietako bat da eta azken hiletan sekulako aurrerapausoa eman da MEDA estazio meteorologikoari esker. NASAk 2021eko otsailaren 18an 'Mars 2020' misioa abiatu zuen planetan Jezero kraterraren gainazala ikertu zuenean Perseverance ibilgailu autonomoarekin.

EHUko ikertzaileak kide dituen nazioarteko zientzialari talde batek Marteko gainazalean hautsa nola altxatzen den argitu du. Izan ere, hauts zurrunbilo eta ekaitz handiak sortzen ditu, irudian ikus daitekeen bezala.

«Esan dezakegu orain hasi garela ulertzen zein baldintza behar diren Marteko gainazaleko hautsa harro dadin. Eta hori funtsezko elementua da; izan ere, planeta gorriaren hauts zikloak lagundu egingo digu Marteko meteorologia orokorra hobeto ulertzen», adierazi du Ricardo Hueso artikuluaren bigarren egileak. Berau Science Advances aldizkariaren azken zenbakiko azalean agertzen da. Hueso Agustín Sanchez Lavega eta Teresa del Río-Gaztelurrutia irakasleak eta Asier Munguira doktorego ikaslea dira artikuluaren egileak.

Hauts-zurrunbiloa edo o dust devil, Mastcam-Z kamerek jasotakoa. NASA/Caltech-JPL/ASU/MSSS/SSI

Marteko atmosfera Lurrarena baino meheagoa denez (150 bat aldiz dentsoagoa), esekirik dagoen hautsak atmosferaren propietate termikoetako asko zehazten ditu, bai eta nola berotzen eta hozten den ere. Dust devils' izeneko hautsa-zurrunbiloak eta hautsaldi handiak eragin ditzaketen haize parrastatsua. Izan ere, haizeari, hautsari, tenperaturari eta beste aldagai atmosferiko batzuei buruz jasotako datuei esker, ikerketan laguntzen duen nazioarteko taldeak ondorioztatu du Jezero kraterra leku aktibo eta egokienetako bat dela gainazaletik hauts kopuru handiak harrotzeko.

Ezkerretik eskumara, Ricardo Hueso, Agustín Sanchez Lavega, Teresa del Río-Gaztelurrutia eta Asier Munguira. Mitxi. UPV/EHU

Artikuluaren arabera, eguneko haizeak goranzkoak dira, eta, oro har, biziak. Gauekoak, berriz, beherazkoak eta ahulagoak dira. «Haize korronte horien eta gainazalaren arteko interakzioak sortzen ditu hautsa kopuru handiak altxatzeko fenomenoak», adierazi du Huesok. Marteko atmosferaren hautsa gainazalean jartzen denean eguzki-panelak estal ditzake eta gainazaleko zenbait misioren funtzionamendua oztopa dezake. hala ere, hori ez da kezkagarria Perseverance roverrarentzat, bere eragiketak egiteko energia nuklearra erabiltzen baitu.

MEDA INTA-Astrobiologia Zentroak garatu du Madrilen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldearen lankidetza jasotzen du, Agustín Sánchez Lavega katedratikoak gidatutakoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nola harrotzen da hautsa Marten?

UPV/EHUren ikerketa: Nola harrotzen da hautsa Marten?