Koloreztatu Aquarium-a
Pandemiaren ondorio latzak gainditu eta publikoa erakartzeko, Donostiako Aquarium-ak ekintza «polita» jarri du martxan
Haurrekin plan bat antolatu nahi baduzue, Donostiako Aquarium-aren proposamen berria interesatuko zaizue. Marrazki bat deskargatu, koloreztatu, Aquarium-eko sarreran erakutsi eta haurra doan sartuko da. Dinamika argi eta garbi ezagutu nahi duzuela? Hona hemen Xabier Lasaga, Donostiako Aquarium-aren marketing arduradunaren hitzak.
Adi! Jadanik 1.000 marrazki baina gehiago jaso dituzte sarreran. Hori dela eta, 'photocall' handi bat eraikitzen hasi dira eta ekintza martxoa bukaera arte luzatu dute.