Borrar
AEK-ko kideak astelehen honetako egindako aurkezpenean. AEK
'Euskara hurbil, zu urrun heltzeko'

Ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu du AEK-k

100 euskaltegi baino gehiago izango direla azpimarratu du Alizia Iribarren koordinatzaileak eta hauetan 500 irakasletik gora arituko direla

Iker Mendia

Astelehena, 4 iraila 2023, 15:20

Comenta

'Euskara hurbil, zu urrun heltzeko' lelopean 2023-2024 ikasturteari begira matrikulazio kanpaina abian jarri du AEK-k. Eskaintza zabalaren baitan Euskal Herri osoan ikasleen zain 100 euskaltegi baino gehiago izango direla azpimarratu du aurkezpenean Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaileak eta hauetan 500 irakasletik gora arituko direla. «Hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskara zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira. Halaber, AEK-ko irakasleek haien bidelagun izan nahi dute», gaineratu du.

Iribarrenekin izan dira Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitzan eskainitako agerraldian Aize Otaño, Aitziber Balantzategi, Iñaki Urkijo, Xabi Gartzia, Bixente Claverie, Lurdes Etxezarreta eta Galder Lizarralde kideak. «Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan egoera hobetzeko eta abar. Azken ikasturteek erakutsi dute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela: milaka herritar hurbiltzen dira euskara ikastera nahiz praktikatzera», adierazi dute.

Ikasturte berriari begira zenbait erakundek -udalek, aldundiek, mankomunitateek edota administrazio nagusiek- dirulaguntzak ematen dituztela gogoratu dute eta, hauei esker, «EAEn B2 mailara arteko prozesua doakoa» izango dela azterketara aurkeztean «maila lortuz gero». Horretaz gain, iazko ikasturtearekin alderatuz «aukerak zabaldu» direla aurreratu dute eta 30 urtetik beherakoentzat C1 mailara iritsiko dela. Ildo beretik, 16-18 urtekoentzat C1 maila prestatzeko dirulaguntza berria zabaldu da.

Azkenik, Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait emendatu dira, eta Iparraldean ere euskara ikasteko aurrekontu saila ere bada. «Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera horien berri edukitzea, euskarara eta euskaltegietara hurbiltzeko ezinbesteko osagaia direlako», nabarmendu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu du AEK-k

Ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu du AEK-k