Hizkuntzen kudeaketa mintzagai duen jardunaldian parte hartuko du UEMAk
Helsinkin izango da egitasmoa, ostegun eta ostiral, Coppieters fundazioak Hizkuntza Aniztasunerako Europako Sarearekin (NPLD) batera antolatuta
J. A.
Jueves, 28 de septiembre 2023, 13:11
Martin Aramendi, Ataungo alkatea eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, egunotan Coppieters fundazioak antolatutako 'Hizkuntzen kudeaketa komunitate eleanitzetako osasun eta zaintza sistemetan' jardunaldian parte hartzen ari da Helsinkin.
Publicidad
Bi urtean behin antolatzen du egitasmoa Coppietersek Hizkuntza Aniztasunerako Europako Sarearekin (NPLD) batera eta 2023an Finlandiako hiriburuan egokitu da. Bertan komunitate eleanitzetan osasun zein zaintza sistemetan hizkuntza nola kudeatzen duten aztertuko dute, bateko eta besteko errealitatea ezagutaraziz zein praktika eredugarriak nabarmenduz.
Coppieters fundazioak jardunaldi horietara zenbait erakunde gonbidatzeko aukera izaten du, eta aurten UEMA gonbidatu dute, besteak beste, udalerri euskaldunetako osasungintzan hizkuntza nola kudeatzen den ikertzen duelako.
Euskal Herriko Ezkerraberri fundazioa Coppieters fundazioaren eta sarearen parte da, eta horren eskutik heldu zaio UEMAri gonbidapena. Zehazki, egun Alkizako alkate den Inaki Irazabalbeitia europarlamentari ohia eta Ezkerraberri fundazioko zuzendaria ere jardunaldian da, Helsinkin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión