Borrar
Irekia

«Harridura eta kezka euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi delako»

27 kideen artean ez dago gizarte ekimeneko euskalgintzaren ordezkaririk, azaldu dutenez

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 4 uztaila 2025, 15:25

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak «harridura eta kezka» azaldu ditu ostiral honetan plazaratutako ohar baten bidez, «euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi delako». Kontseilutik azaldu dutenez, joan den ekainaren 23an lehen aldiz batu zen Eusko Jaurlaritzak osatutako Euskararen Aholku Batzorde berria, hizkuntza politiken interlokuzio eta aholkulari nagusia.

Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak «harridura eta kezka» agertu ditu «27 kideen artean ez dagoelako gizarte ekimeneko euskalgintzaren ordezkaririk».

«Kontseilua, euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune nagusia, Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da azken urteetan, eta, orain, harriduraz jaso du osaera berritik kanpo geratzea», adierazi du.

Kontseiluaren iritziz, gizarte ekimeneko euskalgintza «ezinbesteko aktorea» da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak aurrera egin dezan. Beraz, «ezinbesteko» ikusten du «eguneroko jardunean herritarrak euskalduntzen, euskararen erabilerarako espazioak sortzen, sustatzen eta atxikimendua bultzatzen ari diren eragile nagusiak aholku eta erabakiguneetan presente izatea».

Azkenik, Euskalgintzaren Kontseiluak «erakunde eta gizarte ekimenaren arteko lankidetzaren beharra» aldarrikatu du, eta borondatea adierazi du «egoera bideratu eta lankidetza emankorrari jarraipena emateko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Harridura eta kezka euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi delako»

«Harridura eta kezka euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi delako»