Borrar
Nahia Idoiaga Mondragon eta Idoia Legorburu Fernández, proiektuaren gidariak. EHU
Gazteak hondakin organikoak murriztearen garrantziaz ohartzeko joko interaktiboa

Gazteak hondakin organikoak murriztearen garrantziaz ohartzeko joko interaktiboa

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikertzaileek garatu dute egitasmoa

DV

Donostia

Lunes, 20 de enero 2025, 10:36

Gazteengan ingurumen-kontzientzia sortzea, elikagai hondakinen murrizketa eta tokiko ekosisteman eragiten duten elementuak eta jarrerak lantzea bilatzen du Circular Organic Management 'COM' proiektuak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko ikerlarien egitasmoa izan da, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta ikasleei zuzendutzen dena.

Proiektuaren lehen fasean, irakasleen prestakuntza garatu da, eta, ondoren, toolkit hezigarria sortu da, ikasleek ingurumenarekiko ardura garatzeko baliabideak eskaintzeko. Horrez gain, elikagai-hondakinen murrizketa eta zirkulartasunaren inguruko joko interaktibo bat sortu da, gai horiek modu dinamiko eta entretenigarrian lantzeko. Horrez gain, ingurumen-hezkuntzaren aldeko politika-agiria ere sortu da, tokiko erakundeentzako.

Nahia Idoiaga Mondragon eta Idoia Legorburu Fernández ikerlariek gidatu dute proiektua, eta Europako hainbat bazkiderekin elkarlanean garatu dute. Ekimenak ikasleak, irakasleak eta tokiko komunitateak inplikatu ditu, laguntzaile moduan, eraginkortasuna neurtzeko. Proiektuaren materialak aztertu ondoren, baliabide guztiak prest daude eta laster zabaltasunez aplikatu ahal izatea espero da.

Prozesu osoan zehar hezkuntzako profesionalekin kontrasteak egin izan dira, garatutako produktuen egokitasuna neurtzeko asmoz, eta horren arabera, egin beharreko moldaketak egiteko. Hortaz, «emaitza kalitate handiko materialak izan dira, gure hezkuntza-sisteman txertatzeko eta eraginkortasunez lantzeko modukoak, alegia», adierazi dute proiektuaren arduradunek. Etorkizunari begira, asmoa da ingurumen-hezkuntza eredu hau beste eskualdeetara hedatzea, beste ikastetxe eta erakundeetan aplikatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteak hondakin organikoak murriztearen garrantziaz ohartzeko joko interaktiboa