Euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan, mintzapraktika-programa mordoa
Besteak beste, Mintzalagun Oiartzunen eta Iparraldean egitasmo berriak abiatuko dira. Orotara 104 herrialde dira
J. A.
Miércoles, 17 de septiembre 2025, 15:55
AEKren praktikatu zerbitzuak 'Euskara zu zara' kanpainari jarraipena emango dio ikasturte berrian, orain arte bezala «euskaldunon komunitatea» indartzeko. «Euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan mintzapraktika-programek eskaintza zabala dakarte», azaldu dute. Besteak beste, Mintzalagun Oiartzunen eta Iparraldean egitasmo berriak abiatuko dira. Orotara 104 herrialde dira.
Publicidad
Koldo Mattin Agirregomezkorta Uranga Praktikatu Zerbitzuko kideak azaldu du kanpaina zertan den: «Norbanakoek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, mintzapraktika-programetako parte-hartzaileen zeregina: egunero hizkuntzan trebatzen garen, praktikatzen dugun eta euskaraz bizi garen guztiok euskaldunon sarea osatzen dugu; eta horren aldeko jarrera aktiboa dugunean, euskara gara denok. Horregatik, mintzapraktika-programetan ez dago ez zahar ez berri, ez hango ez hemengo... Taldeetan guztiok euskaraz gustura eta lasai arituz, euskaldunon «familia» indartzen eta zabaltzen dugu». Ideia horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.
Taldeak ez ezik, ekintzak ere antolatzen dituzte egitasmoetako dinamizatzaileek euskarazko aisialdia sustatzeko, hala nola Lautadako Solasaldi musikatuak, udazkeneko asteburu-pasak familian Tertangan (Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik) eta Hika-topaketak Markina-Xemeinen (ZirHika elkartearekin elkarlanean), hasi berri den ikasturteko hainbat aipatzearren. Joan den ikasturtean, 500 jarduera baino gehiago egin zituzten: tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, Zilegi Asteak... Aurten ere, hamaika aukera izango dute euskaraz bizi nahi dutenek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión