Borrar

Euskara ikasteko eskaintza zabala

AEK-k maila ezberdinentzako hainbat proposamen aurkeztu ditu udako azken txanparako

Astelehena, 14 abuztua 2023, 11:46

Comenta

Udaren azken txanpa honetan ere, AEK-k euskara ikasteko hainbat aukera eskainiko ditu, trinkoak, barnetegiak, online ikastaroak, ibiltariak edota mintzapraktika.

Uztailean hasi ziren barnetegiak, bi astez euskara modu atsegin eta lasaian ikasteko egonaldia. Hala izan da Arantzan eta Foruan maila ezberdinentzako (A2- B1- B2- C1) antolatu direnetan uztailaren 3tik 16ra, 17tik 30era (kasu honetan A2 maila), uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, gaur hasiko dena, abuztuak 14, datorren 27ra arte eta orduan hasiko den azkena, abuztuaren 28tik irailaren 10era. Guztiek 596 euroko prezioa izango dute. Era berean, Urepelen aipatutako mailentzat eta A1 mailarentzat antolatu dira barnetegiak uztailaren 10etik 21era eta uztailaren 24tik abuztuaren 715 euroan.

Era berean mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko bi asteko barnetegiak ere prestatu ditu AEK-k Arantzan, zehazki B2 eta C1/EGAri begirako barnetegiak. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. Abuztuaren 14tik 27ra izango da eta prezioa 596 euro eurokoa da.

Barnetegian, euskara nonahi entzungo duzu, euskaraz mintzatuko zara, herrikoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz biziko zara: eskolak jaso, txangoetara joan eta beste hainbat jarduera egingo dituzu. hori guztia paraje zoragarrian eta udako giro paregabean. horixe da barnetegia, euskara ikasteko lekurik onenetakoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara ikasteko eskaintza zabala

Euskara ikasteko eskaintza zabala