Borrar
Lan eta Enplegu Sailak eta Osalanek elkarrekin antolatu duten 'Indarkeria eta jazarpena genero ikuspegitik' jardunaldiko saioa. irekia

Emakundek «aurrerapauso kualitatiboak» ikusi ditu lan ingurunean

Emakumeen aurkako indarkeria eta jazarpena prebenitzeko egin diren urratsei erreparatu die batik bat erakundeak

Osteguna, 5 maiatza 2022, 12:31

Comenta

Izaskun Landaida Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren hitzetan, «aurrerapauso kualitatiboak» eman dira Euskal Autonomia Erkidegoan lan ingurunean emakumeen aurkako indarkeria eta jazarpena prebenitzeko. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bitartez, Lan eta Enplegu Sailak eta Osalanek elkarrekin antolatu duten 'Indarkeria eta jazarpena genero ikuspegitik' izeneko jardunaldian egin zituen adierazpenok atzo Landaidak.

Emakundeko zuzendariarekin batera, Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Lourdes Iscar Osalaneko zuzendariak eman zioten hasiera jardunaldiari asteazkenean, Bilbon. Topaketara 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

Jardunaldian landu zen gai nagusietako bat izan zen Espainiako Estatuan Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenaren berrespena. Izan ere, Emakundeko zuzendariak nabarmendu zuenez, aurrerapauso garrantzitsua da, «esparru komuna eta ikuspegi integrala ematen baitu, genero ikuspegiarekin, lan munduan indarkeria eta jazarpena prebenitzeko, konpontzeko eta ezabatzeko, indarkeria eta genero jazarpena barne harturik».

Halaber, landu diren beste tresna garrantzitsuak nabarmendu zituen, hala nola Emakundek lan eremuko sexu jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari buruz egindako protokoloa, edo Osalanekin batera genero ikuspegia duen lan arriskuen prebentzio politika baten alde egiten duen lana.

Landaidaren hitzetan, «pentsatu behar dugu justiziagatik beharrezkoa izateaz gain, indarkeriarik gabeko lan ingurune bat izateak eragin positiboa duela produktibitatean, eta elementu bateratzailea dela lan arremanetarako, krisi garai honetan susperraldi ekonomikoari lagun diezaiokeena».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakundek «aurrerapauso kualitatiboak» ikusi ditu lan ingurunean

Emakundek «aurrerapauso kualitatiboak» ikusi ditu lan ingurunean